685 752 302Elorrio (Bizkaia)

Nor gara

Nor gara

Sorrera


Gure seme-alaben heziketa, osasuna, beraiekin denbora gehiago egon nahi eta ezin izatea, utziko diegun etorkizunaren eta ingurumenaren ardura…Umeak eta norbera modu batean hazteko gogoa eta gizarteak kontrako norabidean bultzatzen zaituenaren sentsazioa…Horrelako zurrunbilo existentzial batetik sortu zen BAGARA.
Ilusioz beteriko proiektu bat, eta aldi berean, betiko lagun bi elkarrekin lanean hasteko aukera paregabea.Bagarak mundu naturalago baten aldeko apustua egin du. Bidean gara, gurekin zatoz?

Enpresa


Arropa organikoa diseinatu, ekoiztu eta saltzen duen Elorrioko enpresa bat da Bagara.
Jasangarritasuna gure enpresaren oinarrietariko bat izanik, arropa hauek Elorrion (Bizkaia) diseinatu eta ekoizten ditugu.
Oihal organikoz ekoiztutako arropa, iraunkorra, kalitatezkoa eta aldi berean erosoa.
EcoCool: Natura eta gure azala zaintzen duten arropak izateaz gain, diseinuzkoak dira.
Goxotasun handiz diseinatu eta eginiko arropak dira, azken ukitua ere kontutan izaten dugularik.
Benetako luxua norberak soinean daramanean dagoelako, aukeratu BAGARA.

Jasangarritasuna

jasangarritasuna_ikonoa

Giza jarduera guztiek eragina dute planetan eta janztea ez da salbuespen bat. Gaur egungo gizarteak arropa-tonak ekoiztu, kontsumitu eta baztertzen ditu egunero. Guztiak kontzienteak gara modu batean edo bestean, baina zoritxarrez oharkabean pasatzen da.

Naturala izateak ez du ekologiko edo jasangarria izatea bermatzen. Kotoi tradizionala atzerriko merkatuetan gehien eskatzen den zuntz begetala da. Planeta guztian zehar aurki ditzakegu kotoi plantazioak, baina tamalez, lur zail hauek kudeatzeko moduak ikaragarri kutsatzen du ingurumena. Kotoiaren betiko lur-lantzeak munduan erabiltzen den pestizida kopuru osoaren %10 eta intsektizida kopuruaren %25 a suposatzen du. Gainera landareak sulfatatzeko erabiltzen diren pestizidek kalte handiak eragiten dizkiote lurrari, askotan hilik utziz.

Ondorengo belaunaldien garapena ez eragozteko, gaur egun, ondare eta baliabide naturalen kalitatea eta kantitatea gorde behar ditugu.

Ingurumena

Modak, ingurumenera isuritako toxikoen % 20 eta CO2 osoko emisioen % 10 sortzen ditu.

  • Oihal-hondakinen % 90 birziklagarria da.
  • Hala ere, oihal-hondakinen % 85 zabortegira doa zuzenean.

Ozeanoa, geure hondakinez betetzen ari gara. Zaborrak, ur zikinak, plastikoak, petrolioak eta abarrek inpaktu ikaragarri negatiboa eragiten dute itsas bizitzan.
Gure erronka ingurunearekin jasangarria izatea da.

toxikoa
co2

Eko materialak

gots

BAGARA-k erabiltzen dituen oihalak naturalak izateaz gain organikoak dira.

Oihal ekologiko edo organikoak ekoizteko arau batzuk daude: ezin dira pestizidak erabili, kimikorik ezta, fertilizanterik ere ez, intsektuak kontrolatzeko modu naturalak daude, hazi ez transgenikoak erabiltzen dira,…

Horrela, lurraren biodibertsitatea errespetatzen da. Aldi berean, langileen eta oihal hauek manipulatzen dituzten pertsona guztien osasuna ere zaintzen da.

Guztiok ezagutzen ditugu kalamuaren, lihoaren, kotoiaren eta artilearen transpirazio efektua eta leuntasuna. Oihal hauen ukimen natural eta gozotasuna. Toxiko eta kimikorik gabeko oihalak, hipoalergenikoak dira.

Azal-mota guztietarako primerako oihalak. Bereziki, dermatitisa, ekzemak eta azal atipikoa duten pertsonentzat.

Naturalak direnez, oihalaren bizitzaren amaieran 100% biodegradagarriak dira.

GOTS Ziurtagiria


GOTS normak % 70 ehun organikoz ekoiztu eta zaldutako arropak babesten ditu mundu mailan. Norma honek hainbat irizpide ekologiko eta sozial dauzka, nabarmentzekoak dira, besteak beste:

  • Debekatuta daude metal astun guztiak, formaldehidoak, usaindun disolbatzaileak, partikula funtzional oso txikiak, OGMak eta beraien entzimak erabiltzea.
  • Minbizia eragiten duten partikulak askatzen dituzten AZOdun tintak debekatuta daude.
  • PVC-rik gabeko bilgarri materialak erabili behar dira.
  • Ez da haurren lana onartzen.
  • Diskriminaziorik ez da onartzen.

Bagarak GOTS ziurtagiria duten oihalekin egiten du lan.